Kaikua, batzen gaituen ikurra

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarea euskal kultura gastronomikoaren eta bertako produktuen inguruko esperientzia turistiko bateratua eskaintzeko jaio da. Gastromuseums ordezkatzen duen tresna kaikua da, geure gastronomiako antzinako edukiontzi adierazgarriena. Bertan mamitzen dira sareko kide diren museoen esperientziak, ohiko bisitatik harago doazenak bizipen errepikaezina bilakatzeko.

Museoak

Gatz Museoa

Gatzagako bizigarria

Dorletara bidea z/g 20530 Leintz-Gatzaga Gipuzkoa
+34 943 71 47 92
Leintz Gatzaga

Igartubeiti

Euskal gastronomiaren oinarria

Ezkio bidea z/g 20709 Ezkio-Itsaso Gipuzkoa
+34 943 722 978
Ezkio-Itsaso

D’Elikatuz

Gastronomia eta elikadura

Santamaria-Andre Mari Kalea, 24, 20240 Ordizia, Gipuzkoa
+34 943 88 22 90
Ordizia

Villa-Lucia

Ardoaren Gune Tematikoa

Logroño Errepidea, s/n 01300 Guardia Araba
+34 945 600 032
Laguardia

Sagardoetxea

Herri baten erroak

Kale Nagusia Kalea, 48 20115 Astigarraga Gipuzkoa
+34 943 550 575
Astigarraga

Albiste berriak

“Udaberri giroan” 2023 Sagardoetxean

“Udaberri giroan” ekitaldia izango da Sagardoetxean sagarrondoen loraldia ospatzeko. Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek antzerkia, dantza eta musika emanaldia eskainiko dute sagastian. “Sagardo onenaren bila” emanaldia izango da aurten, eta bertan, Sagardoetxeako langileek misio garrantzitsu bat bete beharko dute: munduko sagardorik goxoena ekoiztea. Horretarako, sagarrik ospetsuenak aurkitu beharko dituzte! Ekitaldiaren xehetasunak: - Data: 2023ko maiatzak 27 - Ordua: 17:00 – 18:00 - Lekua: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa

Sagardo Astea Igartubeitin

Urrian 9tik 18ra Sagardo Astea ospatuko da Igartubeitin.  Dolarea martxan ipintzen da,[...]