Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa ospatu da gaur goizean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Mundu osoko dastatzaile ospetsuek(somelierrak, BJCP garagardo programa amerikarreko epaileak eta ardoa nahiz garagardoaren sektoreko kazetari eta blogerrak) 9 kategoriatan sailkatutako 190 sagardoak dastatu ostean, 140 domina banatu dira: 47 urrezko domina62 zilarrezko domina eta 31 brontzezko domina. Horien artean, lehiaketako “Best of show” saria “Maiti fresh” euskal-estatubatuar zaporetako sagardoarentzat izan da, Egoitz Zapiain eta Vander Mill sagardotegiko Paul Vander sagardogileen arteko kolaborazioa.

Orotara 14 herrialdetako sagardoak aurkeztu dira lehiaketara: Espainia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Polonia, Eslovakia, Norvegia, Suedia, Uruguai, Txekia, Luxenburgo eta Estatu Batuak.

Hona hemen banatu diren sariak:

Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa
– Dominak: 8 urre (Zapiain sagardotegia 3, Alorrenea sagardotegia 2, Petritegi sagardotegia 1, Zelaia sagardotegia 1, Isastegi sagardotegia 1), 13 zilar (Gurutzeta sagardotegia 2, Oiharte sagardotegia 2, Isastegi sagardotegia 2, Zelaia sagardotegia 2, Gartziategi sagardotegia 1, Paul Vander- Egoitz Zapiain 1, Izeta sagardotegia 1,  Araeta sagardotegia 1, Iturriotz baserria, 1) eta 4 brontze (Aburuza sagardotegia 1, Araeta sagardotegia 1, Gartziategi sagardotegia 1, Izeta sagardotegia 1).
– Irabazlea: Zapiain sagardoa (Euskal Herria) – Zapiain sagardoa Lote I
– Sari banatzailea: Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea

Sagardo natural asturiarra
– Dominak: 3 urre, 4 zilar eta 4 brontze
– Irabazlea: Sidra Piñera (Asturias) – Sidra Piñera
– Sari banatzailea: Eduardo Coto, Guerrilla Imports-eko gerentea eta Sagardo Forum Nazioarteko Lehiaketaren idazkaritza teknikoa

Sagardo tradizional frantsesa
– Dominak: 2 urre, 3 zilar eta brontze 1
– Irabazlea: Cidrerie Menez Brug (Frantzia) – AOP Cornouille
– Sari banatzailea: Agurtzane Andueza, Gipuzkoako Foru Andundiko Fraisoro Laborategiko Zuzendaria

Sagardo Tradizional Ingelesa
– Dominak: urre 1, 3 zilar eta 6 brontze
– Irabazlea: Pilton Cider (Erresuma Batua) – Pilton Solstice
– Sari banatzailea: Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Andundiko Turismo Zuzendaria

Sagardo berriak
– Dominak: 3 urre, 12 zilar eta 9 brontze
– Irabazlea: Ulvik Frukt & Cideri (Norvegia) – Gravenstein
– Sari banatzailea: Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Lurralde Oreka Zuzendaria

“Premium” Sagardo Aparduna
– Dominak: 2 urre, 5 zilar eta 8 brontze
– Irabazlea: Aakre Gard (Norvegia) – Edel Cuvee Park
– Sari banatzailea: Agurtzane Andueza, Gipuzkoako Foru Andundiko Fraisoro Laborategiko Zuzendaria

Apfelwein
– Dominak: urre 1, 5 zilar eta 2 brontze
– Irabazlea: Jens Becker (Alemania) – JB Streuobst
– Sari banatzailea: Eduardo Coto, Guerrilla Imports-eko gerentea eta Sagardo Forum Nazioarteko Lehiaketaren idazkaritza teknikoa

Zaporetako sagardoa eta Udardoa
– Dominak: 7 urre, 12 zilar eta 12 brontze
– Irabazlea: Vander Mill Basque Colaboracion (Estatu Batuak) – Maiti fresh
– Sari banatzailea: : Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Andundiko Turismo Zuzendaria

Izotzezko sagardoa
– Dominak: 4 urre, 5 zilar eta brontze 1
– Irabazlea: Zapiain Sagardotegia (Euskal Herria) – Bizi-Goxo 2015
– Sari banatzailea: Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea

Kategoria bakoitzeko banatutako sari hauetaz gain, Vander Mill Basque Colaboracion (Euskal Herria-Estatu Batuak) “Maiti fresh” sagardoak “Best of show” saria lortu du lehiaketako bereziena izateagatik. Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Lurralde Oreka Zuzendariak eman dio saria Egoitz Zapiaini.

Bestalde, epaimahaiak kategoriatik kanpoko ohorezko saria eman die Sidra Panizales-en (Asturias) “Viesk” eta Llagar Castañon-en (Asturias) Roxmut sagardoei.

Nazioarteko Sagardo Lehiaketa III. Sagardo Forum ekitaldiaren barruan ospatu da. Bi urtean behin aurrera eramaten den nazioarteko hitzordu hau Sagardoaren Lurraldeak antolatzen du beste hainbat eragileren lankidetzari esker, besteak beste: Guerrilla Imports-eko Eduardo Coto eta Antonio Roa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoro Laborategia, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena eta Ciderzale.