Martxoaren 9an, 16:30tan barrikote festari hasiera emango zaio Igartubeiti baserri museoan. Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak antolatu dira, besteak beste, ibilbide tematikoa baserrian zehar, haurrentzako lantegia, trikitilariak, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa eta baita azken hauen saskiaren zozketa ere.
Prezioa: (IVA incl.)

Parte hartzen duten museoak:

Logo Igartubeiti

Datorren Martxoaren 9an, Barrikote festaren XVI. edizioa ospatuko da Ezkioko Igartubeiti Baserri museoan. Barrikote festa ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Igartubeitiko sagardoa dastatzeko eguna. Hori dela eta, jarduera desberdinak antolatu dira jardunaldi gastrokultural hau ospatzeko.

Bide batez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ere ospatuko dugu, jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskainiz, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz.

16:30tan Emakumea landa ingurunean XVI. mendean ibilbide tematikoa Igartubeiti baserrian, Iraitz Agirre, antropologa eta historialariaren eskutik.

Ordu berean, 16:30tan, Sagar goxoa egiten ikasteko lantegia, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Arantxa Agirrek, Gabiriko Katarain baserrikoa eta Bertatik Bertarako ekoizleak eskainia.

16:00tatik 17:30tara bitartean, Klima aldaketa eta emakumeak PHOTOCOOL-a izango da, Agenda 21ean sustatutako ekimena, UGGASA, Urola Garaiko Garapeneko Agentziaren laguntzarekin. Photocall egiteko txokoa.

Barrikote irekiera 18:00etan izango da, Bertatik Bertarako ekoizleek eta trikitilariek zuzenduta. Sagardoa eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa izango da. Ospakizun hau, prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da. Sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin.

Bertatik Bertarako saski baten zozketa burutuko da bertaratutakoen artean.

*Oharra: Ibilbide tematikorako eta lantegirako beharrezkoa da aurrez izena ematea (martxoaren 1a baino lehen).

Izena eman, 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.