Azken urteotan asko izan dira Gastromuseums sarea osatzen duten museotatik igaro diren bidaia eta gastronomía blogariak. Post honetan, denbora honetan idatzi dituzten artikuluen loturak dakartzagu. 

  • Alicia Bea freelance kazetaria da, bidaietan espezializatua. Objetivo Viajar blogean ere idazten du, ordea. Orain urte batzuk txotxaren irekieraz gozatu ahal izan zuen eta sagardoaren inguruko xehetasun guztiak ezagutu zituen Sagardoetxean.

  • El Pachinko. Blog hau familia turismoan dago espezializatua, eta bere edukiak esperientzia pertsonaletan oinarritzen ditu beti. Horregatik, ez da harritzekoa Gaztaren Museoaren bisitaz gozatu izana.

  • Sapos y Princesas blogak haurrekin aisialdiaz gozatzeko aukera eta ideiak eskaintzen ditu. D’Elikatuz zentrora egindako bisita familiartean gozatzeko eta komunikazioa sendotzeko oso egokia iruditu zitzaien.

  • Helenaren ezizena Mi maleta y yo da. Ingeniari honi bidaiatzea izugarri gustatzen zaio, eta Guardian bere ikusmina asetu ahal izan zuen, ardoaren inguruko xehetasun guztiak ezagutuz Villa-Lucían.

  • Yendo por la vida Txema eta Esther bidaiari porrokatuak dira, eta hiri nahiz herriak ezagutzea gustuko dute. Beren bloga jaten dituzten platerak eta bisitatzen dituzten upategiak nahiz egiten dituzten ibilaldiak ezagutzeko leiho bikaina da. Ezin zuten, bada, Bakioko Txakolingunea bisitatu gabe jarraitu.

  • Josunek biziki maite ditu bi gauza: Familia eta bidaiak. Bekerreke izeneko bere blogean bi gauzak uztartzen ditu, Euskal Herriko txoko zoragarriak erakutsiz. Usadioak, plater tipikoak, festak eta bere jaioterriarekin zer ikusi duen oro. Gatz Museoa ere, noski.