Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko egindako programaren baitan hainbat ekitaldi antolatu ziren, horien artean Gaztaizale dastaketa eta maridaje zikloa.

Ziklo honen bitan 7 dastaketa eta maridaje saio ospatu ziren. Azkenekoa azaroaren 29an egin zen, etaAintzinako Euskal Gaztan aditu Ramon Lizeagaren eta Iban Mate Beasaingo Dolarea Hoteleko Jatetxeko sukaldariaren partehartze berezia izan zuen.

Bilkura honetan, batak nahiz besteak Idiazabalgo gaztarentzako maridaje perfektua bilatu zuten, eta sukaldariak edari bakoitzeko pintxo bat prestatu zuen.