Erakusketa ekainak 12tik irailak 29ra bitartean ikus ahal izango da Igartubeiti Dantzan! inguruko programazioak filmaren talde teknikoaren bisita gidatu bat eta filmaren emanaldia barne hartzen ditu.

Erakusketak Igartubeitiren erritmoa zinemara, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmera, nola eraman zen azaltzen du. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Dolare baserria 2014an bihurtu zen grabaketarako lehen agertokia. Erakusketa honek, errodajearen argazkien bitartez, filmerako diseinatu zituzten jantziak eta Igartubeiti, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune dela azaltzen duen bideoa. Hau da, Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen.

Horrez gain, bisitariak horrelako gune hain paregabean filmaren grabaketen sekretuak ezagutu ahal izango ditu: dantza nola sortu zen edo hain testuinguru konplexuan zein musika eta koreografia egokitu ziren.
Erakusketaren edukia euskaraz eta gazteleraz aurkezten da eta azalpen orriak izango dira gune bakoitzean frantzesez zein ingelesez.

Ikuslearen begietatik ihes egiten duen guztia azaltzen du ibilbideak, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune azaltzen du Igartubeiti: zergatik erabili ziren kirikoketak edo almutea, nola egin ziren dantzarien jantziak, sagarrak duen protagonismoa…

Erakusketa honekin, ondare material eta inmaterialetik abiatuta, Igartubeitik memoriaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi du, memoria kolektiboaren eraikuntzan duen garrantzia azpimarratuz.