Manifestua

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarea geure herriko kultura eta ondare gastronomikoaren inguruko eskaintza turistikoa indartzeko jaio da. 

Sei museo eta gune bizi dira, bertako instalazio eta erakusketak bisitatzeaz gain, Euskadiko esperientzia gastronomiko paregabeak lehenengo pertsonan bizitzeko aukera eskaintzen dutenak. Guztia zutabe bati helduta: Ikusi eta ikasteaz gain, sentitu, ukitu eta dastatzea ahalbidetzen duten guneak dira.

Gastromuseums-en helburua sarea osatzen duten gune guztien arteko kate-begi lana egitea da, eskaintzen dituzten ekintzak bat-eginda sustatzeko. Horregatik diseinatu dira bisitak ez ezik esperientzia gastronomikoak eskaintzen dituzten ibilbide bateratuak. 

Txakolina,  Idiazabal Gazta, Arabar Errioxako ardo ezaguna, Sagardoaren Lurraldeko sagardotegiak, baserriak, merkatuak eta garaian garaiko nahiz tokian tokiko produktuen garrantzia… Gastromuseums-ek geure herriko kultura enologiko eta gastronomikoaren alderdi esanguratsuenak biltzen ditu.  

Esperientzien artean, probaketa eta dastaketak, upategietara bisitak, bazkari zein afariak, baita gazta eta sagardoa bezalako produktuen ekoizpen tailerrak dira azpimarratzekoak.

Gastromuseums Basquetour eta Euskadi Gastronomika-ren bultzadarekin jaio da, Eusko Jaurlaritzak Euskadin gastronomiaren inguruko turismoa sustatzeko abian jarritako ekimenaren baitan. 

Sei museo euskal usadio gastronomikoari estuki lotuta, zentzumen guztiekin bizitzeko sei esperientzia errepikaezin Euskadin. Ezagutu Gastromuseums sareko kide diren gune guztiak eta ikasi geure produktu gastronomiko adierazgarrienen ekoizpen eta testuinguruaz.
Gastromuseums Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko kide diren espazioek ibilbide turistiko bateratuak egiteko aukera eskaintzen dute, bisita eta esperientzia errepikaezinak antolatuz. Kontsultatu aukera guztiak eta eskaintzen ditugun prezio bereziak.

Ikusi

Ikasi

Gozatu

Partekatu

Gure museoak ez daude soilik ikusi eta ikasteko pentsatuak, ikutu, dastatu eta esperientziak bizitzeko baizik. 

Ezagutu geure museo eta guneak