Logo

D’Elikatuz Bisitatu webgunea

Gastronomia eta elikadura

Gastronomiaren eta elikaduraren arteko lotura estua ezagutzeko interpretazio gune bat, geure lurretako zapore eta ehunduren bidez

Santamaria-Andre Mari Kalea, 24
20240 Ordizia
Gipuzkoa

+34 943 88 22 90

DENBORALDI ALTUA:
Aste Santua, Gabonak, uztaila, abuztua zubiak eta urte osoko asteazkenak:
10:00 - 13:00 • 16:00 - 19:00
Larunbat, igande eta jaieguntan:
11:00 - 14:00 • 16:00 - 19:00.

DENBORALDI BAXUA:
Asteartetik ostiralera
9:00 - 13:00
Asteazken arratsaldetan:
16:00 - 19:00
Larunbat eta jaiegunetan:
10:00 - 14:00

Astelehenetan itxita.

Lotutako ibilbideak

Azoka tradizionalen ibilbidea
Ezagutu ezazu euskal azokaren esentzia plazarik garrantsitsuenetako bat bisitatuz. 500 urte dira Ordiziako Azoka asteazkenero ospatzen dela, alegia, Gipuzkoako azokarik zaharrena da.
Azalpena

Ordiziako herrian D’Elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa 2005eko martxoaren 17an ireki zen. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak ematen ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez… hitz egiten dugu..

Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko xehetasunak.

Laburbilduta, elikadurari eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue.

Tarifak eta erreserbak

Helduak: 3,20 €
Haurrak (6-12 urte): 2,20 €
Erretiratuak: 2,20 €
Bisita gidatua: 3,20 € (gutxienez 10 laguneko taldea).

Para reservar por favor contáctanos rellenando el siguiente formulario: