Gatzagako bizigarria

Zentzumenez beteriko mundu bat zabalik dago sentitu, usaindu, entzun eta dastatu nahi dutenentzako

Dorletara bidea z/g 20530 Leintz-Gatzaga Gipuzkoa
+34 943 71 47 92

Bisitak Larunbat, Igande eta jaiegunetan 12:00tan euskaraz eta 13:00tan gazteleraz.:

Beste edozein ordu edo eta egunetan bisita egin nahi izan ez gero aldez aurretik erreserba eginda 10etik gorako taldeentzat.

Urtarrilak 6: Errege Eguna dela eta, itxit izango da.

Herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla (gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.

Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan.  Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.

Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.

Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozesu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

“Urre zuria” deitu izan dena estimu handiko ondasun ekonomikoa izan da, gizakien nahiz animalien elikadurarako funtsezko ezaugarriak baititu eta elikagaiak kontserbatzeko ere oso egokia baita. Gaur egun zuzeneko nahiz zeharkako 14.000 aplikazio ditu.

Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakor tasun handiaren ondorioz gatzaga itxi zen arte hain zuzen ere.

Ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria

Ur gazia putzutik ateratzen zen, egurrezko kubeta ferratuak erabiliz

Leintz-Gatzagako gatzagetan emakumeek egiten zuten lan batez ere

Helduak: 5€
Ikasleak: 4€ (+8 urte)
10 edo gehiago pertsonatik gorako taldeak: 4€/ pertsonako
Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna): 3 €

Para reservar por favor contáctanos rellenando el siguiente formulario:

Trataremos tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.