Logo

Igartubeiti Bisitatu webgunea

Euskal gastronomiaren oinarria

Ezagutu ezazu euskal baserrien azken mila urteotako historia, Igartubeiti Baserri Museoko familia eta bizilagunen ahotsaren bitartez.

Ezkio bidea z/g
20709 Ezkio-Itsaso
Gipuzkoa

+34 943 722 978

Martxoaren 1etik urriren 31ra:
10:00-14:00 • 16:00-19:00 (asteazkenetik igandera)

Azaroaren 1etik otsailaren 28ra:
10:00-14:00 (asteazkenetik ostiralera)
10:00-14:00 • 16:00-19:00 (larunbat eta igandetan)

Aste Santua:
10:00-14:00 • 16:00-19:00

Itxita:
Urtarrilak 1 eta 6
Maiatzak 1 eta 8
Uztailak 25
Abenduak 25

Lotutako ibilbideak

Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren ibilbidea
Euskadiko gastronomia tradizionalaren bi produktu esanguratsuenen arteko maridaje perfektua. Euskal sagardo naturala eta Idiazabal Gazta.
Totx-aren ibilbidea
Ezagutu herri baten erroak, euskal sagardoaren tradizioaren xehetasun guztiak. Antzinako tolare baserri batean murgildu lehendabizi, Sagardoetxetik igaro, eta XXI. mendeko sagardotegi batean amaitu txotx! ohiukatuz.
Azalpena

Igartubeiti XVI. mende erdialdean eraiki zuten, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibide paregabea da. XVII. mende hasieran iritsi zen bere unerik onenera, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu egin zutenetik aurrera. Jatorrizko egurrezko egitura bikain mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolare handiak Euskal Herriko baserri interesgarrietarikoa bihurtzen dute Igartubeiti.

Interpretazio Zentroan mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da. Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsen bidez, antzinako baserrien hazkunde eta bilakaera, biztanleen bizimodu eta lanak, euren arteko harremanak, sinesmen, ekoizpen, elikadura, dibertsio eta sufrimenduak ezagutzeko aukera dugu.

 

Tarifak eta erreserbak

Orokorra: 3 €
Taldeak: 2 € (5 pertsonatik gora)
Murriztua: 1,5 € (familia ugariak, ikasleak eta 65 urtettik gorakoak)

Para reservar por favor contáctanos rellenando el siguiente formulario:

Bisita birtuala