Sagardoetxea Bisitatu webgunea
Herri baten erroak
Herri baten historia eta ohiturak sentitzeko museo bat. Ezagutu euskal sagardoaren jatorria eta tradizioa naturarekin harremanetan.
Museoa + dastaketa:
Taldeak: 3,5 €.
Norbanakoak: 4 € .
Haurrak: Lagunduta datozen 10 urtetik beherakoentzat debalde.
Eskola-umeak eta aisialdi taldeak: 2 €.
Museoa+sagardotegia:
Prezioa: 32,50€
Barne: Sagardoetxeko bisita, dastaketa eta sagardotegiko bazkari edo afaria.
Herri baten historia eta ohiturak sentitzeko museo bat. Ezagutu euskal sagardoaren jatorria eta tradizioa naturarekin harremanetan.
Kale Nagusia Kalea, 48
20115 Astigarraga
Gipuzkoa
+34 943 550 575
Asteartetik larunbatera:
11:00-13:30 • 16:00-19:30
Igande eta jaiegunak:
11:00 - 13:30
Astelehenean itxita.
Uda:
Uztaila eta abuztuan egunero irekia
Sagardotxea, euskal sagardoaren museoa, produktu hau inguratzen duen kulturan murgildu eta dastaketaren sekretuak ezagutzeko leku paregabea da. Gune honek sagardoaren ekoizpen prozesua, baita milaka urte dituen edari honen eta txotx errituaren historia ere ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Museoa leku itxia da eta errekurtso eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardoaren mundu zirraragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizun, baita Euskal Herriko kulturan duen garrantzia ere azaltzeko. Panel informatiboak, material interaktiboa, argazkiak eta jokoak erabiltzen dira azalpenetarako
Sagasti museistikoa aire librean dagoen gunea da eta sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera eskaintzen du. Hemen garatzen dira zenbait azalpen, jarduera, erakusketa, txertaketa eta labore, bisitariak naturaren mundura inguratzeko helburuarekin, modu atsegin eta dibertigarrian. Sagardoetxeko sagastiak ikusi eta aztertzeko aukera ematen du, baita Euskal Herriko sagar mota desberdinak ezagutzeko ere.
Sagardoetxeko hirugarren gunea sagardoa dastatzekoa da, txotx-aren ohituran barneratzera begira, bereziki. Sagardoetxeak denda bat ere badu, sagarra eta sagardoaren munduarekin zerikusia duten produktuak, oroigarriak, promozioko gauzak, dokumentazioa eta informazioa eskuratu ahal izateko.
Museoa + dastaketa:
Taldeak: 3,5 €.
Norbanakoak: 4 € .
Haurrak: Lagunduta datozen 10 urtetik beherakoentzat debalde.
Eskola-umeak eta aisialdi taldeak: 2 €.
Museoa+sagardotegia:
Prezioa: 32,50€
Barne: Sagardoetxeko bisita, dastaketa eta sagardotegiko bazkari edo afaria.