Logo

Txakolingunea Bisitatu webgunea

Txakolinaren Museoa

Ezagutu txakolinaren sekretuak eta ardo berezi eta esanguratsu honen ekoizpen prozesuaren xehetasunak.

Basigoko Bide Nagusia 3
48130 Bakio
Bizkaia

+34 946 028 513

Azarotik apirilera:
Asteartetik igandera: 10:00-14:00

Maiatza, ekaina, iraila eta urria:
Astelehenetik Larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00 Igandeak: 10:00-15:00

Uztaila, abuztua eta Aste Santua:
Astelehenetik igandera: 10:00-15:00 / 16:00-19:00

Azalpena

Txakolingunea, Txakolinaren Museoa, Bakioko sarreran dago kokatua. Hain zuzen, Euskadiko gastronomiaren ikur bat den ardo leun, gazte eta fruta gustuko honen ekoizpenean erreferente da herri hau.

Ikus-entzunezko eduki interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen du.

Museoak txakolinaren historia eta azken urteotan izan duen eraldatzea ezagutzeko aukera eskaintzen du, baita upategietan egin den lana ere, tradizioaren baloreei eutsita teknologia berriei uko egin gabe.

Txakolingunean bisitariak ardo honen sekretu guztiak ezagutuko ditu, ikusentzunezko edukien bitartez, eta gainera dastaketaren xehetasun batzuk ere ikasi ahal izango ditu.

Tarifak eta erreserbak

Orokorra: 3,50 €  (Bisita gidatua + txakolin bat).

Murriztua: 2 €. (Bisita gidatua + txakolin bat). 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 10 lagunetik gorako taldeak. Beste baldintzetan, galdetu.

Doako sarrera: 12 urte artekoak. Beste baldintzetan,  galdetu.

Eskoletako taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko.

BISITA MOTAK

  1. AUKERA: Bisita gidatua + 2 txakolin edo txakolin bat + pintxo.
  • Bakarkakoa: 5 €
  • Taldeak (10 lagunetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak): 3,50€
  1. AUKERA: Bisita gidatua + 2 txakolin+ 2 pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta).
  • Bakarkoa: 8 €
  • Taldeak (10 lagunetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak): 6  €

Neurrira egindako bisitak, galdetu

Para reservar por favor contáctanos rellenando el siguiente formulario:

Bisita birtuala