Ardoaren Gune Tematikoa

Artisautzak eta teknologiak bat-egiten dute magiaz beteriko ingurune batean ikuskizun paregabea eskaintzeko. Zentzumenen bidezko ibilbidea Arabako Errioxako ardoaren ekoizpen prozesuaren sekretuak ezagutu eta dastatzen ikasteko.

Logroño Errepidea, s/n 01300 Guardia Araba
+34 945 600 032

Astelehena::

Itxita, aurrez adostutako taldeentzako hitzorduentzat ez bada.

Astartetik larunbatera:

11:00-12:30 • 17:00-18:30

Igandea:

11:00-12:30

Villa-Lucia Felix Maria de Samaniego idazle eta alegia-egilearen aisialdirako etxean dago kokatua. Bertako eta kanpoko espezieez beteriko lorategi botaniko batek inguratuta, museoak ardoaren  eta honen erritualen historia azaltzen du modu erakargarri eta parte-hartzailean.

Bisita burutzen dutenek mahastien landaketaren, hala nola ardoaren ekoizpen prozesuaren eta komertzializazioaren inguruko ezagutza orokorra jasoko dute. Gainera, ekoizpenarekin lotutako gremio ezberdinen lana ere ezagutuko dute, jolastu ahal izango dira eta lurrinak, koloreak eta zaporeak ezagutzen ikasiko dute geure dastatze birtualaren bidez.

2011. urtean, Villa-Luciak “Ametsen Lurraldean” izeneko esperientzia berritzailea abiatu zuen. 4Dko laburmetraia baten bitartez bisitariak Arabar Errioxa ezagutzeko aukera du, zentzumen-efektuek lagunduta.

Bisita amaitutakoan, nahi bada, ohiko hamaiketakoa eta ardo ezberdinen dastaketa gidatua egiteko aukera dago. Dastaketak dirauen bitartean ardoen arteko ezberdintasunak azaltzen dira eta lurrinaren arabera jasaten duten garapena aztertzen da, geure ardoez beste modu batera gozatzen ikasteko.

Samaniego idazlearena izandako etxean dago kokatua

Eskualdea ezagutzeko 4D zentzumen esperientzia eskaintzen du

Bisita gidatuak::

  • Helduak: 8,00€ / pertsonako
  • 5 eta 7 urte bitarteko haurrak: 4,00€ / pertsonako
  • 4 urte bitarteko haurrak: doan

Para reservar por favor contáctanos rellenando el siguiente formulario:

Trataremos tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.