Logo

Villa-Lucia Bisitatu webgunea

Ardoaren Gune Tematikoa

Artisautzak eta teknologiak bat-egiten dute magiaz beteriko ingurune batean ikuskizun paregabea eskaintzeko. Zentzumenen bidezko ibilbidea Arabako Errioxako ardoaren ekoizpen prozesuaren sekretuak ezagutu eta dastatzen ikasteko.

Logroño Errepidea, s/n
01300 Guardia
Araba

+34 945 600 032

Astartetik larunbatera:
10:00-14:00 • 16:30-20:00

Igandea:
10:00-14:00

Astelehenean itxita, aurrez adostutako taldeentzako hitzorduentzat ez bada.

Lotutako ibilbideak

Arabar Errioxako ardoaren ibilbidea
Ezagutu Arabar Errioxa zentzumen guztiak erabiliz, murgil zaitez upategi-kobazulo ezagunetan eta gozatu bertako produktuez, bidai honetako protagonistak lagunduta: Arabar Errioxako ardoa.
Azalpena

Villa-Lucia Felix Maria de Samaniego idazle eta alegia-egilearen aisialdirako etxean dago kokatua. Bertako eta kanpoko espezieez beteriko lorategi botaniko batek inguratuta, museoak ardoaren  eta honen erritualen historia azaltzen du modu erakargarri eta parte-hartzailean.

Bisita burutzen dutenek mahastien landaketaren, hala nola ardoaren ekoizpen prozesuaren eta komertzializazioaren inguruko ezagutza orokorra jasoko dute. Gainera, ekoizpenarekin lotutako gremio ezberdinen lana ere ezagutuko dute, jolastu ahal izango dira eta lurrinak, koloreak eta zaporeak ezagutzen ikasiko dute geure dastatze birtualaren bidez.

2011. urtean, Villa-Luciak “Ametsen Lurraldean” izeneko esperientzia berritzailea abiatu zuen. 4Dko laburmetraia baten bitartez bisitariak Arabar Errioxa ezagutzeko aukera du, zentzumen-efektuek lagunduta.

Bisita amaitutakoan, nahi bada, ohiko hamaiketakoa eta ardo ezberdinen dastaketa gidatua egiteko aukera dago. Dastaketak dirauen bitartean ardoen arteko ezberdintasunak azaltzen dira eta lurrinaren arabera jasaten duten garapena aztertzen da, geure ardoez beste modu batera gozatzen ikasteko.

 

Tarifak eta erreserbak

Onarrizko bisita:
6,50 €
Barne: Bisita + 4D esperientzia + ardo 1en dastaketa

Visita y degustación:
11 €
Barne: Bisita gidatua+ 4D esperientzia + 2 ardoren dastaketa + hamaiketakoa

Dastaketa kurtsoa:
20 €
Barne: Bisita+ 4D esperientzia + kurtsoa

Ohiko bisita bikoitza:
Helduak: 12 € 
8-12 urte: 6 €
5-7 urte: 3 €
Barne: Upategira bisita, 2 ardoren dastaketa, 4D esperientzia eta Villa-Luciara bisita ardo 1en dastatzearekin.

Alegiazko bisita:
Helduak: 16,00 €
8-12 urte: 6 €
5-7 urte: 3 €
Barne: Antzezpen-bisita upategian eta 2 ardoren dastatzea + 4D esperientzia + Villa-Luciara bisita ardo 1en dastatzearekin.

Para reservar por favor contáctanos rellenando el siguiente formulario: