Arabar Errioxako ardoaren ibilbidea

Erreserbatu ibilbide hau. Jarri gurekin harremanetan!

Iraupen estimatua:

6 ordu

Prezioa:

47€ (IVA incl.)
Ezagutu Arabar Errioxa zentzumen guztiak erabiliz, murgil zaitez upategi-kobazulo ezagunetan eta gozatu bertako produktuez, bidai honetako protagonistak lagunduta: Arabar Errioxako ardoa.

12:00

Ardoaren Gune Tematikora bisita, “Ametsen Lurraldean” 4D esperientzia eta ardo dastaketa.

Tokia:
Goardia,

Araba

14:00

Bazkaria betiko erretegi batean bertako produktuekin eta Arabar Errioxako ardoarekin.

Lugar:
Goardia,
Araba

16:30

El Fabulista upategira bisita, edo Arabar Errioxako Ibilbidearen baitan dagoen antzeko beste batera, bi ardoren dastaketarekin.

Lugar:
Goardia,
Araba

Bisita Villa-Lucia Gune Tenatikoan hasten da, Arabako Errioxako ardoaren testuinguruan kokatzeko, bai tradizioaren ikuspegitik, baita egungo ekoizpen sistemari begira ere.

Ibilbidean barrena ardoak dastatzen ikasiko duzu eta ardo ezberdinen arteko ezberdintasun txikiak bereizten zure zentzumen guztiak irekiz. Bisitaren ostean, betiko erretegi batean bazkaria egin ahal izango duzu, Euskadiko produktuez osatutako menuarekin.

Esperientzia borobiltzeko, arratsaldez El Fabulista upategiko koba ezagunak bisitatzen dira, eta bertako zenbait ardo dastatzen dira.

Prezio honetan sartzen dira Villa-Luciako sarrera eta bisita gidatuak eta El Fabulista upategikoak. Bi kasutan, bisitak ardo dastatzeak eskaintzen ditu. Bazkaria erretegi tradizional batean ospatuko da, eta menu berezia bertako produktuez osatua egongo da, geure sukaldari prestigiotsuetako batek aukeratuta.

Bertaratzeko garraioa eta barne garraioa EZ daude barne.

Museoak

Ikusiko dituzun museoak: