Iraupen estimatua:
Prezioa:
10:30
D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrora bisita gidatua.
Lekua:
Ordizia,
Gipuzkoa
11:30
Asteazkenero Ordizian ospatzen den azokara bisita.
Lekua:
Ordizia,
Gipuzkoa
13:30
Bazkaria sagardotegian ohiko menuarekin, txotx-aren errituaren esperientzia bizitzeko.
Lekua:
Ordizia,
Gipuzkoa
16:30
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita eta gazta nahiz txakoli edo ardo dastaketa.
Lekua:
Idiazabal,
Gipuzkoa
Ibilbidea D’Elikatuz Gastronomiaren eta Elikaduraren Zentroan hasten da bisita gidatu batekin. Bisitariak gastronomia eta elikaduraren arteko harremanaren testuingurua ezagutuko du, Euskadiko produktu eta usadioen bitartez.
Jarraian, Ordiziako Azoka ezagutzeko aukera izango duzu, eta bertatik bertara bizi ahal izango duzu giroa, produktuak begiratu ahal izango dituzu eta nahi izanez gero, baita horietako batzuk etxera eramateko erosi ere.
Beharrezko erosketak egin ostean, sagardotegiko menua dastatu ahal izango duzu, hots, bakailao prejitua, bakailau tortila, txuleta, intxaurrak, gazta, irasagar gozoa eta, jakina, sagardoa txotx eran.
Bazkariaren ostean bisitak Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan jarraituko du, non, gazta mota honen eta beste batzuen sekretuak ezagutzeaz gain, dastatu ere egin ahal izango dituzu, ardo edo txakolinak lagunduta.
Prezioan daude sartutaD’Elikatuz eta Idiazabal gaztaren Interpretazioko sarrera eta bisita gidatuak. Azken honetan, txakoli edo ardo eta gazta dastaketa egingo dira.
Bazkaria inguruko sagardotegi batean ospatuko da, eta sagardotegiko ohiko menua izango da: Bakailao prefitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, intxaurrak, gazta, irasagar gozoa eta sagardoa txotx eran.
Bertaratzeko garraioa eta barne garraioa EZ daude barne.