Iraupen estimatua6 ordu Prezioa:45€(IVA incl.)

Ezagutu ezazu euskal azokaren esentzia plazarik garrantsitsuenetako bat bisitatuz. 500 urte dira Ordiziako Azoka asteazkenero ospatzen dela, alegia, Gipuzkoako azokarik zaharrena da.

D'Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrora bisita gidatua.
Tokia Ordizia,
Gipuzkoa
Asteazkenero Ordizian ospatzen den azokara bisita.
Tokia Ordizia,
Gipuzkoa
Bazkaria sagardotegian ohiko menuarekin, txotx-aren errituaren esperientzia bizitzeko.
Tokia Ordizia,
Gipuzkoa
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita eta gazta nahiz txakoli edo ardo dastaketa.
Tokia Idiazabal,
Gipuzkoa
Gehiago jakin ibilbideari buruz

Ibilbidea D’Elikatuz Gastronomiaren eta Elikaduraren Zentroan hasten da bisita gidatu batekin. Bisitariak gastronomia eta elikaduraren arteko harremanaren testuingurua ezagutuko du, Euskadiko produktu eta usadioen bitartez.

Jarraian, Ordiziako Azoka ezagutzeko aukera izango duzu, eta bertatik bertara bizi ahal izango duzu giroa, produktuak begiratu ahal izango dituzu eta nahi izanez gero, baita horietako batzuk etxera eramateko erosi ere.

Beharrezko erosketak egin ostean, sagardotegiko menua dastatu ahal izango duzu, hots, bakailao prejitua, bakailau tortila, txuleta, intxaurrak, gazta, irasagar gozoa eta, jakina, sagardoa txotx eran.

Bazkariaren ostean bisitak Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan jarraituko du, non, gazta mota honen eta beste batzuen sekretuak ezagutzeaz gain, dastatu ere egin ahal izango dituzu, ardo edo txakolinak lagunduta.

Prezioaren barne

Prezioan daude sartutaD’Elikatuz eta Idiazabal gaztaren Interpretazioko sarrera eta bisita gidatuak. Azken honetan, txakoli edo ardo eta gazta dastaketa egingo dira.

Bazkaria inguruko sagardotegi batean ospatuko da, eta sagardotegiko ohiko menua izango da: Bakailao prefitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, intxaurrak, gazta, irasagar gozoa eta sagardoa txotx eran.

Bertaratzeko garraioa eta barne garraioa EZ daude barne.

Museos

Ikusiko dituzun museoak:

D’Elikatuz View museum
Gaztaren Interpretazio Zentroa View museum
D’Elikatuz View museum