Iraupen estimatua9 ordu Prezioa:47€(IVA incl.)

Euskadiko gastronomia tradizionalaren bi produktu esanguratsuenen arteko maridaje perfektua. Euskal sagardo naturala eta Idiazabal Gazta.

Igartubeiti Baserri Museora bisita gidatua.
Tokia Ezkio-Itsaso,
Gipuzkoa
Bisita gidatua eta bazkaria sagardotegi tradizional batean.
Tokia Ordizia,
Gipuzkoa
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita gidatua.
Tokia Idiazabal,
Gipuzkoa
Gaztandegi batera bisita gidatua. Ikusentzunezko baten proiekzioa eta gazta dastaketa.
Tokia Idiazabal,
Gipuzkoa
Gehiago jakin ibilbideari buruz

Ibilbidea Igartubeiti Baserri Museoan hasten da. Bertan, Euskal Herriko baserrien mila urtetik gorako historiaren berri izango duzu, Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotan.

Ondoren, sagardotegi tradizional batera bisita gidatua egingo da, eta bisita ohiko menuarekin amaituko da: Bakailao prejitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa txotx eran.

Bazkariaren ostean, bisitak Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan jarraituko du eta handik Ondramuño gaztandegira pasako da, Aranburu familia ezagunak gazta ekoizten duen baserria.

 

Prezioaren barne

Prezioan barneratuta daude Igartubeiti eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora eta Ondramuño gaztandegirako sarrera eta bisita gidatuak. Azken honetan gazta egingo da.

Bazkaria inguruko sagardotegi batean ospatuko da, eta ohiko sagardotegiko menua izango da: Balailao prejitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa txotx eran.

Bertaratzeko garraioa eta barne garraioa EZ daude barne.

Museos

Ikusiko dituzun museoak:

Igartubeiti View museum
Gaztaren Interpretazio Zentroa View museum