Totx-aren ibilbidea

Erreserbatu ibilbide hau. Jarri gurekin harremanetan!

Iraupen estimatua:

6 ordu

Prezioa:

GALDETU (IVA incl.)
Ezagutu herri baten erroak, euskal sagardoaren tradizioaren xehetasun guztiak. Antzinako tolare baserri batean murgildu lehendabizi, Sagardoetxetik igaro, eta XXI. mendeko sagardotegi batean amaitu txotx! ohiukatuz.

10:00

Igartubeiti Baserri Museoan bisita gidatua.

Lugar:
Ezkio-Itsaso,

Gipuzkoa

12:30

Sagardoetxean bisita gidatua, euskal sagardoaren museoa. Sagardo, muztio eta sagar likore dastaketa.

Lugar:
Astigarraga,
Gipuzkoa

14:30

Bazkaria sagardotegian ohiko menuarekin: bakailao tortila, bakailao prejitua piperrekin, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa.

Lugar:
Astigarraga,
Gipuzkoa

Bisita Igartubeiti Baserri-Museoan hasten da. Bertan, Euskal Herriko baserriaren historia ezagutu ahal izango duzu, mila urtetik gorako ibilbidean, baserri esanguratsu honetako familia eta bizilagunen ahotan.

Ondoren, ibilbidea Sagardoaren Lurraldeko bihotzera igaroko da, Astigarragako Sagardoetxea museora alegia. Bisita gidatuaren ostean, sagardo dastaketa, baita sagarrarekin egindako beste produktu batzuena ere gozatu ahal izango duzu, hala nola muztioa edo likorea.

Bisita Astigarragako sagardotegi batean amaitzen da. Bertan, betiko sagardotegiko menua dastatu ahal izango duzu: Bakailao prejitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa txotx eran.

Prezioan barneratuta daude Igartubeiti eta Sagardoetxeko sarrera eta bisita gidatuak. Azken honetan, sagardo, muztio eta sagar likore dastaketa egingo da.

Bazkaria inguruko sagardotegi batean ospatuko da, eta ohiko sagardotegiko menua izango da: Balailao prejitua piperrekin, bakailao tortila, txuleta, gazta, irasagar gozoa, intxaurrak eta sagardoa txotx eran.

Bertaratzeko garraioa eta barne garraioa EZ daude barne.