Ardoaz gozatu, dastatu eta edari unibertsal honen kultura zabaltzea helburu duen erakustoki berritzaile eta harrigarria da Villa Lucia. Hainbat bilera-gelaz gain, liburutegi bat, ardandegi bat eta museo bihurtutako upategi bat ere baditu. Samaniego alegilariaren sendiak atseden hartzeko erabiltzen zuen lursailean dago, Guardian.
Ardoa egiteko fase guztiak ezagutu ditzake bisitariak bertan, dastaketa birtualetan, jokoetan eta antzekoetan parte hartuz. Ibilaldi interaktiboa da. Urte osoan zehar, ardoa probatzeko ikastaroak, dastaketak, joko gastronomikoak… egiteko aukera eskaintzen du.
Villa Lucia Ardoaren Zentro Tematikoa bere kategoriako lehen establezimendua izan da Equalitas Vitae ziurtagiria lortzen, % 100eko irisgarritasuna duen Museo Inklusibo gisa.