Gaztak Ordiziako D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Interpretazio Zentroan jasoko dira irailaren 11an; eta goizeko 9:15etan gaztak Beti Alai pilotalekura.
Lehiaketa, berez, goizeko 10:30etan hasiko da eta, Juan Mari Arzak lehendakari dela, hainbat sukaldarik, gastronomia-adituk eta kazetarik osatuko du epaimahaia, eta rratsaldeko 13:30ak aldera jakingo dugu artzain irabazleak nor diren eta, ondoren, saritutako gazten enkantea egingo da.
Halaber Beti-Alairen ondoko pilotaleku txikian, 2009. urteaz geroztik gazta-lehiaketan irabazle izan diren artzainen gaztak jarriko dira salgai.