XVII Sagar Uzta, sagarraren jaia Astigarragan

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 21-23-24 XVII. Sagar Uzta 2017 ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta sagarraren jaia da eta dolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarra eta sagardoaren inguruko jarduera ugarirekin.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:

Osteguna, Irailak 21
19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira.

Larunbata, Irailak 23
09:30SAGAR MOTAK EZAGUTUZ”*, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian. Izena eman.
10:00 IV. SAGARDOBIDE ERRONKA. Santiagomendin zeharko errelebo proba.
11:00 Familientzako APAINKETA TAILERRA SAGARREKIN*. Izena eman.
16:00-19:00: GARBIBAI ZAFARI MERIENDA*. Izena eman:
– Zutikako arrauna Urumea ibaian Donostiatik Astigarragara.
– Garbibai erakusketa eta afari-merienda girotua Gartziategi baserri inguruan.

Igandea, Irailak 24
SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
09:30 Musika Eskolako txistu ikasleen eta Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00 Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
10:30-12:00 X. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak plazan*. Izena eman.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:00 Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin. Izena eman.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2017 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.

* Izen-ematea derrigorrezkoa da