Bost zentzumenen bitartez, goza ezazu bisita berezietaz. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Igartubeiti Baserri Museoan zure neurrirako esperientziak eskaintzen dizkizugu:

“Paisaiatik mahaira”
Bertako elikagaien dastaketa: Goierriko sagardoa, Euskal sagardoa eta Gorenak sagardoa, sagar zukua, Idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia, artisau gailetak.

Ezin duzu aukerarik galdu…

Iraupena: 40 minutu

Prezioa:

  • Helduak: 4 Euro
  • Haurrak: 2 Euro

“Baratzeko sekretuak”
Gidatutako ibilaldia.Baserri mundua ezagutu ezazu bere inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez. Guztiak betetzen dute bere funtzioa Igartubeitin, esperientzia honen bitartez, beraien sekretuak deskubri itzazu.

Prezioa: 2 Euro pertsonako

Martxotik abendura

Bi esperientzia hauetaz gozatzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Telefonoa: 943 72 29 78

E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.eus

“Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia”
Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu… Utzi zure zentzumenek gida zaitzaten, eraldatu, esperimentatu! Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu interpretazio zentroko eta baserriko bisitan. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian.

Informazioa eta aurretiko erreserba.